XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hanka baten gainean salto egiteko marrak egiten aritu ziren bi neskek ere horretan ez jolastea erabaki zuten eta handik alde egin zuten.

- Eta non dago nesken alde hori?

- Ea, bada, erakutsi! bota zuen Enekok.

- Zein da nesken aldea?

- Zure ustez, non jolastu behar dute neskek?

- Nik al dakit! erantzun zion Martinek haserre.

- Edonon, baina ez gu futbolean jolasten ari garen tokian.

- Baina patio osoa behar duzue zeuok jolasteko eta!

Martinek elizaren dorreko erlojuari begiratu zion.

Eta, atsedenaldia amaitzeko, bi minutu baino ez zirela geratzen ikusi zuen.

Eta, gainera, bere taldea gol batengatik galtzen ari zen.

- Itzuli baloia, mesedez erregutu zion.

- Zer nahi duzu baloiaren truke?

Martinek baloia horrenbeste behar badu pentsatu zuen Enekok, zergatik ez zait hurbiltzen eta ez dit baloia kentzen?

Pentsamendu hori buruan bueltaka ibili zitzaion.

Orduan, konturatu egin zen: Martin ez zen ausartzen.

Izan ere, biak elkarri bultzaka hasiko ziren eta, gero, benetan borrokan hasiko ziren.

Eta, jakina, inork ere ez du borrokarik egin nahi soinekotxo arrosa janzten duen neskato batekin.

Beraz, Enekok maltzurki bota zion: